XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Izen bat adjetiboz kalifikatu era ezberdinez: Ilargia.

Nolakoa?: polita, polit-polita, oso polita, izugarri polita.......

EGURALDIA.

- Klasean franelograma bat jarri, eguzki, hodei, elur eta hostoak eguraldiaren arabera josteko.

Klasean sartzean, eguraldiari buruzko elkarrizketa mantenduko da, eta egoki diren itsazkinak itsatsi.

- Eguraldi bakoitzari dagozkion jazkerak marraztuko dira, edo-ta ebaki: Elurra ari du.

Zer jantziko dugu?, e.a.

(Tipitaki 1, 37-41 orr. begiratu).

- Negu, uda, udaberri eta udazkeneko paisai argazkiak deskribatu: hotz eta elurra dago, zuhaitzak ez du hostorik, zeruan hodeiak daude,...

Era honetako deskripzio bat eman, negurako adibidez, eta eskatu ikasleei beste urtaroenak egiten.

- Euri, elur, haize, trumoi, ... hau da, fenomeno meteorologiko bakoitzari zarata bat egokitu, mahai gainean hatzamar puntaz joz, mingaina ahozapaiaz klask eginez, e.a.

Irakasleak edo-ta ikasle batek euria ari du, haizea dabil, ... esatean, besteek egoki diren zaratak aterako dituzte.

- Marrazki ezberdinak jarri: egun eguzkitsua, haize eta hotza egiten duen eguna, ... Bakoitzaren aurrean: eguzkia (al) dator?, euria (al) dator?, e.a. galdetu.

- Eguraldia nolakoa den azaldu: Eguraldi ona, e? / Bai, ederra; eguraldi txarra, e? / Bai, oso txarra, e.a.

- Honelako olerkiak landu: Txipi-txapa, txipi-txapa euria goitik behera bustiko gara ta ez goaz kalera / etxean geldituko gara eta ez goaz kalera.

Burrun burrunba! tximist eta trumoi goazen etxera! goazen korrika! ateak eta leihoak itxi beharko ditugu Burrun burrunba! ekaitza hasi da .

GOAZ / GATOZ.

Gauetan eskolara (al) zatozte? / Ez, ez gatoz!.

Neguan hondartzara (al) zoazte? / Ez, ez goaz!.

Egunez ohera (al) zoazte? / Ez, ez goaz!.

Gauetan lotara (al) zoazte? / Bai, bagoaz, eta honelako elkarrizketak izan.